Elkarteari buruzko argibideak.
ESPARRUA: Cataluña eta Pirinioetako goi perretxikoak.
KONTAKTUAK:
Lehendakaria: Gabriel Carrascosa i Freixas.
Idazkaria: Mariano Merino Alcántara.
Beste elkarteekiko harremanetarako: Jean-Luc Huger de Lunel.
HELBIDE POSTALA ETA BULETINAK TRUKATZEKO:
Montnegre 17, 5è 3ª
08029 Barcelona-Catalunya-
España
Fax +34 933.222.412
BESTE HELBIDEAK:
Associació Micològica Font i Quer
Institut Botànic de Barcelona
Carrer Pius Font y Quer s/n. Parc de Montjuïc
08038 Barcelona - Catalonia -Spain
AZTERGAIAK:
Makromizetoak, Biodibertsitatea eta honddoen taxonomia, Mikotoxicologia
AURKEZPENA:
Pius Font i Quer doktorearen asmoetatik eta izpiritutik abiatuta, 1998. urtean mikologo talde batek gure elkartea sortu zuen. Gaur ehun bazkide baino gehiago gara, haien artean Pius Font i Quer doktorearen beraren seme-alabak .
Elkartearen helburua honddoen ikasketa jorratu eta berau zabaltzea dugu, baita honddorik jateak sortzen dituen pozoiketak sahiestea eta bizilekuak eta honddoen biodibertsitatea zaintzea ere eta era honetan biltzen da gure estatutuetan.
Gure ekintzak, besteak beste, hitzaldiak, erakusketak, mikologia ihardunaldiak eta honddoen biodibertsitatea ardatza duten ikasketak antolatzea da.
Gure elkarteak, bizileku naturalak zaintzea helburua duen, DEPANA (ondasun naturalaren zaintzeko elkartea, herri onurarakotzat aldarrikatutako erakundea) delakoarekin lan egiten du.
EKINTZAK
Font i Quer Elkarte Mikologikoaren ihardunaldi mikologikoak, 7. edizioa.
Cortinarius generoei buruzko urteroko topaketak, Bergan.
Cerdanya-Carpcireko (Espaina eta Frantziako Pirinioak) perretxiko erakusketa.
Honddoen biodibertsitatea ikasteko proiektuak (Berguedàko perretxiko katalagoa, Kataluñako Piriniotako perretxiko katalogoa)
HERBARIUM:
Elkateko herbariumak 3000 lagin baino gehiago biltzen du, gehien bat Ascomycete eta Basidiomycete klaseetakoak.
ARGITALPENAK
Urteroko argitalpena dugu: Butlletí de la Associaciò Micològica Font i Quer , erabat mikologikoa eta bere artikuluan, gehien bat, Cataluñako, eremu mediterranioko eta Pirinioetako honddoen biodibertsitateari buruz aritzen dira.
BALIABIDEAK
Gure elkartearen liburutegian liburutan eta mikologian espezializatutako aldizkaritan 100 ale baino gehiago biltzen dugu.
Elkartean bilketak kudeatzeko, taxonomiari buruzko informaziorako eta berau Cataluñara zabaltzeko, gestio talde batek koordinatzen duen datu base independientea dugu.
Elkartekideon esku dauden mikroskopia ekipoak eta irudi digitalak eta diapositiva bildum handia ere erosi ditugu.
Drets d'autor per Associació Micològica Font i Quer Drets reservats.